OSTATU-JATETXEA
Gure etxean lehengai onenekin egindako plater ugari dastatu ahal izango duzu.
DENDA
Gure dendan elikagaiak, edariak, tabakoa, souvenirrak eta abar aurkituko dituzu.
FAMILIA-IBILBIDEA
100 urte baino gehiagoko historia duen familia-negozio baten laugarren belaunaldia gara.
Historia
Ibardineko lehendabiziko benta
1917
Benta Gorria, Ibardin gaineko mugako tradizio familiar handiko benta da, 100 urte baino gehiagokoa. Hasieran, elikagaiak, oihalak, laborantzako gaiak eta abar saltzen zituen.
Urteekin, garai eta behar berrietara egokituz joan da, taberna, jatetxea, tabako-salmenta eta souvenir bezalako zerbitzuak gehituz, baina bezeroekiko tratu familiarra eta pertsonalizatua mantentzen jarraitzen du.
2022an egindako berrikuntzaren ondoren, itxura berriagoa emateaz gain, jatetxe-eremua handitu egin da, jantoki independente bat sortuz, eta bi tximinia jarri dira egonaldia erosoagoa izan dadin.
Establezimenduaren ondoan aparkatzeko aparkaleku pribatu zabal bat dago.

